Bulego Mugikorra - Oficina Movil
Nor gara?
Herritarren arretarako bulego mugikorra gune mugikor, moldaerraz eta irisgarria da, eta bere helburu nagusia 20.000 biztanle baino gutxiagoko herrietara herritarren arreta gerturatzea da.
Bulego mugikorraren zerbitzuak
Bulego mugikorra Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza eta Berdintasuna Departamentuaren enkargu bat da, eta NASERTIC enpresa publikoak kudeatzen du. Proiektu hau Gobernu Irekiaren Aliantzarako (OGP) I Ekintza Planean kokatzen da.
Nafarroako Gobernuak herritarrekin duen gertutasunaren, proaktibotasunaren, entzute aktiboaren, irisgarritasunaren eta inklusioaren balioetan oinarritutako arreta- eta harreman-ereduari erantzuten diote zerbitzuek.
Ezaugarri teknikoak
Bulego mugikorraren helburua Administrazioaren zerbitzua landa-eremura gerturatzea da, 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten Nafarroako udalerrietara.
Irisgarritasuna
Erabilera anitzeko eremua
Bulego-eremua
Ezaugarri orokorrak
Galeria