Gaurkotasuna - Oficina Movil
Gaurkotasuna
Bulego mugikorrari buruzko informazio eta azken albiste guztiak aurkituko dituzu hemen.
Nafarroako Gobernuak landa eremuetara hurbildu du Despopulazioaren aurkako eta Landa Garapenerako Foru Legearen aurreproiektua, lurraldearen eskaerak entzuteko
Irailean eta urrian, Herritarren Arretarako Bulego Mugikorrak Eratsun, Atntzin, Buñuel, Sansoain eta Izaba zeharkatuko ditu
Herritarren Arretarako Bulego Mugikorrak Nafarroan 6.300 pertsona baino gehiagori eman die arreta
Nafarroako Gobernuaren Herritarren Arretarako Bulego Mugikorrak, zeina Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak sustatu duen, jada arreta eman die 6.369 pertsonei 2025ean abiarazi zutenetik, eta 8.381 kudeaketa egin ditu Foru Komunitatean zehar egindako ibilbidean (76 udalerritatik igaro da). Horrela, Administrazioa herritarrengana gerturatzeko hurbiltasun-zerbitzu gisara sendotu da, batez ere landa-ingurunean.
Nafarroako Herritarrei Arreta Emateko Bulego Mugikorra finalista izan da Politika Berrikuntzako Europako Sarietan, “gurpil gaineko demokrazia” ereduarekin
Nafarroako hautagaitza 35 herrialdetatik etorritako 300 proiekturen artean aukeratu dute ‘Demokrazia' kategorian saria jasotzeko, irabazleak Cascaisen (Portugal) egingo den gala batean jakinaraziko dira
Bulego mugikorrak etxebizitzaren arloko informazio espezializatua eskainiko du uda honetan Altsasu, Cabanillas, Corella, Azkoien, Irunberri, Cintruenigo eta Elizondoko herrietan
Aurrez aurreko aholkularitza ematen du alokairurako laguntzei buruz, etxebizitza babestuak erosteko dirulaguntzei buruz, birgaitzeari buruz, bizigarritasun-zedulei buruz, alokairu-poltsari buruz edo bizitegi-merkatu tentsionatuko eremuen adierazpenari buruz.
Nafarroako Foru Ogasunak herrigune txiki eta ertainetara hurbildu ditu bere bulegoak 2025eko Errenta Kanpainan
Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria Herritarren Arretarako Bulego Mugikorrean izan da gaur, Errenta Kanpaina honetan Errenta bus lanak egin baititu. Hain zuzen ere, Nafarroako Foru Ogasunak (NFO) abian jarritako ekimen pilotu bat da, Errenta Kanpainaren arreta presentziala bulego iraunkorretatik urrun dauden eremuetara hurbiltzeko. Kanpaina honetan, Zangozan, San Adrianen eta Altsasun egon da.
Herritarrak Artatzeko Nafarroako Gobernuaren Bulegoak 4.500 pertsona artatu ditu lehen funtzionamendu-urtean
Herritarrak Artatzeko Nafarroako Gobernuaren Bulego Mugikorrak 4.500 pertsona inguru artatu ditu lehen urtean, Foru Komunitateko 60 bat herritan izan ondoren. Ekimena batez ere 20.000 biztanletik beherako udalerriei zuzenduta dago, eta funtsezko tresna bihurtu da zerbitzu publikoak landa-eremuetara gerturatzeko eta Administrazio hurbilagoa, irisgarriagoa eta inklusiboagoa izateko.
Nafarroako Gobernuaren bulego mugikorrak etxebizitzaren arloko informazio espezializatua eskaintzen du aste honetatik aurrera
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak sustatu eta Nasertic enpresa publikoak kudeatzen duen Herritarren Arretarako Bulego Mugikorrak aste honetatik aurrera etxebizitzaren arloko informazio espezializatua eskainiko du bertaratzen den Nafarroako udalerrietan.
El SNE-NL atiende a más de 350 personas y 20 empresas en un nuevo servicio de empleo móvil que ha recorrido la Ribera
El Servicio Navarro de Empleo-Nafar Lansare (SNE-NL) cierra un exitoso balance de su intervención en la Oficina Móvil de Atención Ciudadana, donde ha ofrecido 42 talleres de apoyo a ciudadanía y a las empresas locales para garantizar el acceso equitativo a sus servicios.
Nafarroako Gobernuak arreta espezializatuko zerbitzu berri bat eskaintzen du Erriberako udalerriak zeharkatzen dituen enplegua lortzeko bulego mugikor ibiltari baten bidez
Nafarroako Gobernuak arreta espezializatuko zerbitzu berri bat eskaintzen du Erriberako udalerriak zeharkatzen dituen enplegua lortzeko bulego mugikor ibiltari baten bidez
Despopulazio-arriskuan dauden udalerrietan administrazio-izapideak egitea arindu eta erraztu du Lurralde Kohesioak, Herritarren Arretarako Bulego Mugikorraren bidez
Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia den Jesus Maria Rodriguez eta NASERTIC enpresa publikoko zuzendari kudeatzailea den Luis Campos Iturralde gaur goizean bildu dira Murillo el Fruton zonaldeko alkateekin eta Erdiguneko Toki Ekintza Taldeko ordezkariekin, Herritarren Arretarako Bulego Mugikorrak despopulazio-arriskuan dauden udalerrietan azken asteetan eskainitako zerbitzuaren balantzea egiteko.
Herritarrak Artatzeko Bulego Mugikorra despopulatzeko arriskuan dauden 14 udalerritan egongo da irailean, Foru Administrazioaren zerbitzuak berdintasunez eskuratzeko aukera bermatzeko
Lurralde Kohesioak izapideak hurbil, arin eta modu pertsonalizatuan egitea erraztu nahi du
Gobernuak Herritarren Arretarako Bulego Mugikorra hurbiltzen die despopulazioak eragindako udalerriei, lurralde-kohesioa bultzatzeko
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak oinarrizko zerbitzuak hurbiltzearen aldeko apustua egin du, "jendea bizi den toki guztitan"
Herritarrak Hartzeko Bulego Mugikorrak zerbitzua eskainiko du Corellan uztailaren 14tik 18ra
Nafarroako Gobernuak lurralde-ekitatearekiko konpromisoa indartu du, Foru Administrazioa landa eremuko herritarrengana hurbilduz
Herritarrei Arreta Emateko Bulego Mugikorrak zerbitzua eskainiko du Azkoienen uztailaren 21etik 24ra
Ibilgailu ibiltaria San Miguel pasealekuan egongo da eta 9:15etik 14:15era emango du zerbitzua
Herritarren Arretarako Bulego Mugikorrak Petilla de Aragón eta Zangoza herriak bisitatuko ditu uztaileko azken astean
Nafarroako Gobernuak lurralde-kohesioaren aldeko apustua berretsi du, zerbitzu publikoak landa-eremuetara hurbilduz
Nafarroako Gobernuak Herritarrei Arreta emateko Bulego Mugikorra zabaldu du Olaztin, administrazioa landa-ingurunera hurbiltzeko
Unitatea Erburua kiroldegiko aparkalekuan egongo da uztailaren 8tik 11ra, 9:00etatik 14:15era
Nafarroako Gobernuaren Bulego Mugikorrak mila pertsona baino gehiago artatu ditu jada, joan den martxoan abian jarri zenetik
Ablitas, Larraga, Kaseda eta Alesbes dira herritarrei zerbitzuak eskainiko dizkieten hurrengo herriak
Herritarrak Artatzeko Nafarroako Gobernuak martxan jarri duen Bulego Mugikorra Fiteron instalatu da, Lodosan 340 arreta eman ondoren, jardueraren lehen astean
20.000 biztanletik beherako landa-eremuetara administrazio-zerbitzuak gerturatzen dituen instalazio berria bisitatu dute Taberna lehendakariordeak eta Fiteroko alkateak
Nafarroako Gobernuak abian jarri du lehen bulego mugikor, moldakor eta irisgarria, 20.000 biztanletik beherako herriei herritarren arreta eskaintzeko
Taberna lehendakariordeak aurkeztu du 16 metroko luzerako eta 55 metro karratuko instalazioa, 650.000 euroko inbertsioa behar izan duena